Itxi

Faktoria

Bilboko Arte Ederren museoa

Museo historikoa, leihoak zabalik dituela

Datorren astean zabalduko dute Goyari buruzko erakusketa handia. 110. urteurreneko programazioa, areto zaharberrituak eta artelanak erakutsi dizkigute Cesar Otxoak eta Itxaso Mendiluzek.

  • Bilboko Arte Ederren Museoa

    Arte Ederretako Museoa

    22:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bihar zortzi zabalduko dute Bilboko Arte Ederren Museoan, Goya eta Gorte Ilustratua erakusketa. 110. urteurrenerako prestatu duten lehen erakusketa handia izango da hori. Muntaia lan betean ari direla egin dugu museora, 'Faktoria'n.

Cesar Otxoa museoaren hezkuntza teknikariak erakutsi digu areto klasiko zaharberritua: zorua egurrez leunduta, paretak zuri eta, batez ere, leihoak hirira zabalduta dituela. Metafora ere badira-eta leiho horiek, kalera bezala etorkizunera ere zabaldu nahi baitu museo historikoak.

Itxaso Mendiluze arte komisarioak Arte Ederren  pinakotekaren garrantzia eta, batez ere, museoaren izaera azpimarratu dizkigu, eta geldialdia egin du orain erakusgai diren Eduardo Arroyoren "unikornioa" lana eta Pablo Picassoren Femme assise dans un fauteuil (Dora) margolanak azaltzeko.