Faktoria
Zientzia eta emakumeak
'Oraindik zientzia gizonen kontua dela uste da'
Nanogune, Materialen Fisika Zentroak, biomagunek eta Donostia International Phisics Centerrek 2 eguneko jarduerak prestatu dituzte Donostian, emakume zientzilarien lana ikustarazteko.
-
11:13 min
Emakumeek eta neskek Zientzia munduan sartu eta euren parte-hartzea erabatekoa eta berdintasunezko izateko, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna izendatzea erakabi zuen 2016an.
Igandean da, beraz, Zientziako Emakumeen Eguna, eta hori dela eta, zientzia arloan diharduten zenbait erakundeek: Nanogune, Materialen Fisika Zentroak, biomagunek eta Donostia International Phisics Centerrek 2 eguneko jarduerak prestatu dituzte, bihar eta etzirako, ikerketan ari diren Emakumeen lana erakustera emateko.
Nerea Barruetabeña kimikaria da, eta Itziar Otaegi, Nanoguneko komunikazio arduraduna. Bien iritziz, "oraindik ere zientzia gizonen kontua dela uste da", euren ustez, fisika edota tenologia bezalako esparruak gizonezkoentzat direla pentsatzen da. Egoera aldatzeko erreferenteak egotea garrantzitsua dela diote, erreferente diren emakumeak behar direla diote, "erreferenterik ez dagoenez, neskek ez dute euren burua hain erraz proiektatzen postu horietan".
Datozen egunetan Donostian antolatu dituzten ekimenen berri eman digute Nereak eta Itziarrek "Faktoria"n.
/strong>"n.