Itxi

Faktoria

Ahozko transmisioa

''Euskarazko kanta erotikoena 'Maritxu Nora zoaz' da''

Maider eta Ainhoa Ansak 'ArtanTxuriketa' ikuskizunaren berri eman digute. Artoa zuritzen duten bitartean amonak erakutsitako kantu eta bertsoak abesten dituzte.

  • 16:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maria Jesus Zugarramurdi eta bere hiru alabek, Arantxa, Ainhoa eta Maider Ansak ahozko transmisioan oinarritutako ikuskizuna osatu dute: 'ArtanTxuriketa'. Artoa zuritzen dute, amonak erakutsitako kantu  eta bertsoak abesten dituzten bitartean. 'Faktoria'n izan ditugu Maider eta Ainhoa, eta euren amonaren ahotsa ere berreskuratu dugu. 'Maritxu Nora Zoaz' kanta osorik abestu digu, euskaraz egin den abestirik erotikoena dela berretsiz.

Garai batean, artoa txuritzen ari zirenean, irratirik eta telebistarik ez zen garaian, abesten aritzen ziren, eta hori irudikatu eta berreskuratu nahi izan dute ikuskizunean. Ahozko transmisioaren garrantzia azpimarratu nahi izan dute Ansa ahizpek, eta, gaur egun teknologikoki dauzkagun erraztasunak baliatuta, adineko pertsonei grabazioak egiteko deia egin nahi izan dute, eurek euren amonarekin egin zuten bezala. Izan ere, askotariko istorioak, kantuak eta bertsoak galdu egingo dira, jasota gelditzen ez badira.