Itxi

Faktoria

Joseba Baez

Arimasagasti gaztak desagertuko dira Joseba Baez gaztagilearen alergiagatik

Joseba Baezek behi esnea erabiliz egiten du gazta duela ia sei urtetik hona, baina esne horrekiko alergia diagnostikatu diote, eta utzi egin behar izan dio ekoizpenari.

  • Joseba Baez.

    Joseba Baez.

    13:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Duela ia 6 urte, buruan zebilkion proiektua martxan jarri zuen Joseba Baezek: behi esnearekin gazta egitea. Garai batean gure baserrietan hain ohikoa zen gazta mota hori desagertzear zela ikusi zuen, eta berak ekoizten hastea erabaki zuen. Idiazabalgo Arimasagasti baserrian ekin zion behi gazta egiteari, eta herriz herri saltzeari. Orain, ordea, proiektua bertan behera utzi behar izan du, osasun arazoak direla medio. Hain zuzen ere, 'Faktoria'n kontatu digunez, behi esneari alergia diagnostikatu diote.

"Azaleko azkurarekin hasi nintzen, baina gero eta okerrago jartzen hasi nintzen". Hasieran, dermatitisa zelakoan, botikak hartzen hasi zen, baina, uzten zituenean, okertu egiten zen bere osasun egoera. Azkenean, alergia probak egin, eta behi esnearen proteinari, sueroari eta akaroei alergia diela atera zitzaion. "Alergia indizea 114tik behera eduki behar da, eta nik 6.000tik gora neukan", esan digu. Estresak eragindakoa omen da alergia, eta, beraz, medikuek, gaztagintzak eragindako estresa albo batera utzi, eta lasai ibiltzeko agindu diote.

Pena handiz, beraz, duela ia 6 urte martxan jarri zuen ametsa utzi, eta Arimasagasti gazten produkzioa berekin amaituko da.