X

Irratia zuzenean

Joxe Mari Olasagastiren hozkailuan aurkitutakoarekin sukaldatu dugu

Faktoria

Sukaldari Dema

Joxe Mari Olasagastiren hozkailuan aurkitutakoarekin sukaldatu dugu

2018/03/13

Joxe Mari Olasagastiren etxean izan gara, bere gaur egungo proiektuei buruz hitz egiteko, eta bide batez, hozkailuan topatutakoarekin egin dute "Sukaldari Dema" Pili Manterolak eta Igor Zalakainek.

  • 26:08 min
  • Whatsapp
  • Bidali

Pili Manterolak itsas-zapoa saltsa berdean prestatu du.

Osagarriak:

-          Itsas-zapoa

-          Baratxuria

-          Pipermina

-          Olioa

-          Patata

-          Irina

-          Ardo txuria

-          Perrexila

Prestaketa:

Saltsa aurreratzea proposatu du Pilik, horrek asko laguntzen duelako arraina egiterakoan, prestaketa errazten duela dio. Itsas-zapoaren hezurrak, azala eta burua kendu, eta guzti horiek fumeta egiten. Zapoare zatiak borobilean moztu, zapaldu eta prest eduki saltsan sartzeko. Patatak zuritu, panadera eran moztu, oso fin, eta behekaldean jarri zartaginean.

Saltsa egiteko: arraiaren azala, hezurrak eta burua oliotan gozatu eta ondoren ura gehitu. Loditzeko irin pixkat erabili, eta ardo txuria, baratxuria gehitu fumetarekin saltsa loditzeko. Hori azken momentuan itsas-zapoari gehitu eta perrexila azken momentuan batu eta guztia su txikian sukaldatu.

Igor Zalakainek erreboiloa menier erara prestatu du

Osagarriak:

-          Erreboiloa

-          Limoi zukua

-          Olioa

-          Gurina

-          Olio salda

-          Perrexila

Prestaketa:

Erreboiloa luzera moztu, hezurra erdian duela, bi behatzen lodierako zatitan moztu. Zartagin batean jarri olioarekin, bi aldeetatik gorritu, (bere denbora beharko du egosteko zati lodiak direlako), erdibidean gaudela gurin pixkat gehitu, eta gurin horrek kolore pixkat hartzen duenean, limoi baten zukua gehitu gustu guztia errekuperatzeko. Oilo salda pixkat gaineratu, ondoren erreboilo egosia atera, eta saltsa bukatzen joan, gurin pixkat gehiago gehitu, suz kanpo gorputz gehiago lortzekoa, perrexil pixkat gehitu, eta saltsa horrekin erreboilo zatiak busti.

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Azken audioak

Audio gehiago

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena