Itxi

Faktoria

Stephen Hawking gogoratuz

Eneko Axpe 'Maisha', fisikaria: 'Mito bat dela esan nion'

2017ko urriaren 27a gure kolaboratzailearen memorian betirako iltzatua geratuko da. Zientzilari ezagunarekin hitz egiteko aukera izan zuen egun hartan.

  • 12:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

“Ezagutzeko aukera izan nuen. Eguna betirako gogoratuko dut. Pasa de urteko urriaren 27an, Oxfordeko unibertsitatean", oroitu du Maishak 'Faktoria'n. Hitzaldi bat eman zuen egun hartan Stephen Hawkingek eta Maisha bertan zen, publikoaren artean. Bizirik zegoen fisikaririk inportanteenarekin hitz egiteko aukera izan zuen eta mito bat zela esan zion, - ingelesez "You are such a legend"- eta berarentzat benetako erreferente bat zela ere bai.

Maishak - fisikaria ogibidez eta egun NASAn lanean- ondo ezagutzen du Hawkingen ibilbidea. Nabarmendu du gure unibertsoari buruzko galdera handiak egin zituela: zer dago zulo beltz baten erdian? Eta zer pasatzen da zulo beltz baten ertzean? Hain zuzen ere, zulo beltzen muga horretan ematen den erradiazio mota bat aurkitu zuen eta, bere omenez, Hawking erradiazio gisa da ezaguna.

76 urterekin hil da Stephen Hawking. Bere bizitzan dena aurka izan zuela aipatu du Maishak eta, hala ere, fisikaririk handienetako bat bilakatu zen. 21 urte zituenerako esklerosia antzeman zioten eta oso denbora gutxi iraungo zuela esan zioten, gainera, urte pare bat baino ez. Iragarpen guztien aurka, gaixotasun eta guzti, 50 urte baino gehiago iraun du. "Joan da baina bere zientzia beti egongo da hor", gaineratu du Maishak. Entzun hemen kontatu dizkigunak!