Itxi

Faktoria

Iñigo Barandiaran, EAJ

'Rajoyren jarrerak Toledoko itunean akordioa lortzea oztopatzen du'

Iñigo Barandiaran Eusko Alderdi Jeltzaleko diputatua da kMadrilgo ongresuan eta pentsioei buruzko neurriak hartzen dituen Toledoko Ituneko kide da.

  • 8:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iñigo Barandiaran euskal diputatuak 'Faktoria'n esan duenez, ez du ulertzen Mariano Rajoyk zertarako eskatu zuen Kongresuko agerraldia. Pentsioen bideragarritasunaz "ez zuela ezer esan" eta gobernuaren "isolamendua" erakutsi baino ez zuela egin, uste du ordezkari jeltzaleak.

Iñigo Barandiaranen ustez, Rajoyk berandu baino lehen "dagoen lekutik atera beharko du". Toleko ituneko kide ere bada Barandiaran, eta batzar horretan eztabaidatu eta adosten dituzten pentsioen inguruko aldaketak. Gaur-gaurkoz, alderdien arteko akordioa lortzea "oso zaila" dela aitortu du, eta nabarmendu du, Rajoyren jarrera dela "Toledoko itunean akordioa lortzea gehien oztopatzen" duena.