Faktoria
Laura Garrido
'Aurrekontuak babestu gabe, inbertsioak zalantzan geratuko dira Euskadin'
Alderdi Popularreko legebiltzarkideak esan du EAJk "ardurarekin jokatuko duela espero" duela.
-
16:29 min
Eskaerak egin, baina haiek ahalbidetuko dituzten baliabideei bizkar ematea kontraesana dela argudiatuta, Eusko Alderdi Jeltzaleak Espainiako aurrekontu orokorrak babestuko dituela espero du Laura Garrido popularrak. "Nik espero dut", esan du, "EAJk ardurarekin jokatzea. Egonkortasunaren balioa ona bada Euskadirentzat, estatuarentzat ere bai". Eta bi gai ere aipatu ditu, aurrekontuak onartzearekin lotuta leudekenak: Rajoyk iragarritako pentsio baxuenen igoera alde batetik, eta Euskal Y grekoaren moduko azpiegitura estrategikoetako inbertsioak, bestetik. "Momentu honetan uste dut", gaineratu du, "euskaldunen interesak jokoan daudela. Aurrekontuak ez badira onartzen, inbertsio batzuk zalantzan geratuko dira. Hemen eta Espainian apustu sakona dugu egina Euskal "Y"- ren inguruan. Aurrekontuak behar dira azpiegitura estrategikoekin jarraitzeko".
Legebiltzarrean, autogobernu lantaldearen bileraren atarian eskaini dio elkarrizketa Garridok 'Faktoria'ri, eta arlo horretan ere ohartarazpena egin die jeltzaleei: nahi independentistak alde batera uzteko; Katalunian ikusitakoa ikusita, testuinguru juridikoa errespetatzeko deia egin die EAJri, beraz, popularrek.