Itxi

Faktoria

Agus Hernan

'ETAren desmobilizazioa kurtsoa bukatu aurretik izango da. Berresten dut'

Preso eta iheslarien bergizarteratzea bultzatzeko erakunde, preso eta gizarte zibilaren inplikazioa beharrezkoa ikusten du.

  • 13:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Agus Hernan Foro Sozialeko  bozeramaileak Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan berretsi du "kurtso politikoa bukatu aurretik gertatuko dela ETAren desmobilizazioa". Udan sartu aurretik izango den gadetuta, ez du zehaztapenetan sartu nahi izan: "zabalik uzten dut", erantsi du.

Bitarte horretan, erakunde, preso eta gizarte zibilak presoen bergizarteratzea eta bizikidetza modu bateratuan lantzeko beharraren inguruan mintzatu da. Baldintzak ikusten ditu Hernanek prozesu hori indartzeko baina horretarako oraindik ere alor politiko zein judizialean pausoak eman behar direla adierazi du. ETA desagertzearekin batera neurri judizial eta politikoak leunduko lituzkeen justizia trantsizionalaren aldeko pausoak ematea zail ikusten du zentzu horretan, egungo legediak oraindik ere preso eta iheslariak bergizarteratu daitezen egoeran hainbat traba eragiten dituelako.

Hernanek nabarmendu du ETAren desegite prozesua alde bakarrekoa baino, alde anitzeko izaten ari dela, prozesuan agente ezberdinak inplikatu direla eta horren erakusle dela armagabetzearen Frantziako gobernuaren batera, nazioarteko ikuskariek eta gizarte zibilak parte hartu izana

Gaineratu du uda ETAren desegitearekin batera ezinbestekoa izango dela inplikaturiko agenteek euren posizioa moldatzea, baita Espainiako zein Euskal Autonomi Erkidegoko gobernuek ere.