Faktoria
Sukaldari Dema
Orburuak urdaiazpikoarekin eta olagarroa patatekin gaurko menuan
Madrilen dagoen Arima jatetxeko Nagore Irazuegik, Iribar jatetxeko Pili Manterolarekin batera gure eguneko menua prestatu du. Sasoiko produktuak dira protagonista bi sukaldarien iradokizunean.
-
16:36 min
Martxoan BBC kateak Madrilen dagoen Arima jatetxera bixita egin zuen angulen arrakastari buruz hitz egiteko. Nagore Irazuegi donostiarra jatetxeko jabea da, Arima bere ametsa, ilusia dela aitortu digu, Madrilen bizi zenez, bertan irekitzea erabaki zuen, eta orain arteko ibilbidearekin oso pozik dagoela esan digu.
Jakiei dagokionez, "jatetxe serioa" dela esan digu, "produktuari garrantzia handia ematen diogulako". Euren barazkiak Mendabiatik ekartzen dituzte, eta baita haragia ere. "Arima"n gainera vermouth eskaintza zabala dute, 30 klase baino gehiago dituzte.
Nagore Irazuegiri "Sukaldari Dema"n parte hartzeko eskaintza egin diogu, eta eguneko menuaren lehen platera prestatu du, bigarrena berriz Pili Manterolak egin du.
Nagore Irazuegik Orburuak, ziape olio-ozpinarekin egin ditu.
Osagarriak:
- Orburuak
- Olioa
- Ozpina
- Dijon ziapea
- Baratxuria
- Urdaiazpikoa
Prestaketa:
Orburuak garbitu zati, azal horia ikusi arte, azal horia ikusi arte, ondoren, 17 minutuz egosi.
Olio-ozpina prestatzeko: 3 parte olio, parte bat ozpina, eta Dijon ziapea nahastuko ditugu.
Baratxuria laminatan moztu, frijitu, hoztu eta ondoren txikitu.
150 gradutan urdaiazpikoa labean sartu, eta egina dagoenean txikitu.
Baratxuri eta urdaizapiko zatiak, aurretitik zatitutako orburuen gainean jarri.
Pili Manterolak Olagarroa, patata purea eta saltsa gazi-gozoarekin prestatu du.
Osagarriak:
- Olagarroa
- Patatak
- Esnea
- Gurina
- Arrautzak
- Piper hauts beltza
- Ezpeletako piper hautsa
Prestaketa:
Olagarroaren adar luze bat hartu (aurrez egositako olagarroa hartu), uretatik pasa, eta plantxan berriro gorritu, eta azkenik xaflatan moztu.
Patata berriarekin patata purea egin: Patata egosi, esnea eta gurina gehitu, eta birrindu ondoren, arrautzaren gorringoarekin gozatu, eta bukaeran piper hauts beltza gaineratu.
Bigarren saltsa, ekilore olioa eta eztiarekin egin: Olioa eta eztia berotu, eta ondoren, ezpeletako piper hautsa gaineratu, saltsari kolorea emateko.
Patata purea eta saltsa, olagarroarekin batera pikatzeko jarri.