Itxi

Faktoria

Siria

Gerrarik zailena

Karlos Zurutuza eta Mikel Ayestaran kazetariekin aritu gara Dumako eraso kimikoaz, Estatu Batuen erantzunaz eta, batez ere, gerraren amaieraz: "Errusia izan da garaile"

  • Siria

    15:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Inguru hartan interesak dituzten nazioarteko eragile kopuru handiak eta, batez ere, barruko gerra txikiek inoiz ezagutu duten gerrarik zailena egiten dute Siriakoa, Karlos Zurutuzaren eta Mikel Ayestaranek 'Faktoria'n kontatu digutenaren arabera. Horrek, era berean, ez du batere argi ikusten uzten, gerra ondorengo Siria nolakoa izango den, eta Damaskoko erregimenak lurralde guztiaren kontrola hartuko duen, adibidez.

"Denbora kontua da", Zurutuzaren arabera, Bassar Al Assadek erabateko garaipena aldarrikatzea. Errusiaren partehartze estrategikoa azpimarratu du Ayestaranek "eta orain bai" esan daitekeela Damaskoko erregimenak irabazi duela, "militarki behintzat". Alde horretatik, Ameriketako Estatu Batuek joan den astean egindako erasoa, "kosmetikoa izan dela" zehaztu du Zurutuzak, indar amerikarrak aurki erretiratuarazteko asmoa agertua du-eta Donald Trumpek. Mikel Ayestararen arabera, "Estatu Batuak izan dira galtzaileak. Argi eta garbi irabazi du Errusiak". Hala ere, ohartarazi du, joan den astekoa ez dela izango amerikarren azkena eta ikusteke dagoela Washington nola berkokatuko den Ekialde Erdian.