Itxi

Faktoria

Lanbide Heziketa

'Orientazioa landu behar da, ikasle gehiago erakartzeko'

Julen Elgeta, HETEL, Heziketa teknikoko ikastetxeen elkarteko presidentea eta Mikel Sarriegi, ADEGI Gipuzkoako enpresari elkarteko formazio arduraduna 'Faktoria'n izan dira.

  • Lanbide heziketa duala

    Lanbide heziketa duala

    17:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lanbide Heziketako ikastetxeetako arduradunak eta enpresari elkarteko ordezkariek bat egiten dute mezuan: industria arloko ikasketak egiten dituzten gazteek berehala aurkitzen dute lana. Bideragarritasuna ehunetik ehunekoa da eta askok, non lan egin aukeratu dezakete. Baina, enplegua aurkitzeko aukera handia bada ere, oraindik ere, ez da enpresen eskaria betetzeko adinakoa. Hortaz, enpresari elkarteetatik oharra egin dute: bide berdinetik jarraituz gero, "hemen ikusten baldin bada eskulana ez dagoela, kanpora begira hasi beharko dugu".

Bide horretan hasita daude hainbat enpresa baina, bertako ikasleen "harrobia" zainduz. HETEL heziketa teknikoko ikastetxeen elkarteak emakumeen presentziak kezkatzen ditu. Orohar, lanbide heziketako ikasleen erdia dira baina, industria esparruko ikasketetan, "anekdota hutsa da, ez dira ehuneko bostera iristen", Julen Elgetak 'Faktoria'n esan digunez. ADEGIko Mikel Sarriegik, "klixeak hausteko beharra" nabarmendu du, oraindik ere, lanbide heziketa "zikina eta iluna" balitz bezala irudikatzen da baina, gaur egun, lan egiteko modua erabat aldatu da.