Itxi

Faktoria

Maria Solana

'Ez da bortxaketa bat izan. Bost bortxaketa izan dira'

'Zalantzarik gabe, intimidazioa egon zela', indarrean dagoen 'kode penalarekin interpretazio hori egin litekeela' eta helegitea aurkeztuko dutela iragarri du Nafarroako Gobernuko bozeramaileak.

  • 15:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramaileak 'Faktoria'n azaldu du, herri akusazio izan diren partetik, eta epaiketa barrutik jarraitu dutenez gero, "ez zutela espero epai hori, eta are gutxiago, boto partikular hori".  Intimidazioa egon dela defenditzeko elementu nahikoak badirela azpimarratu du,  eta zerbitzu juridikoek epaia irakurri ondoren eta "bertan aurkitu dituzten kontraesanak kontutan hartuta" helegitea aurkeztuko dutela iragarri du: "Errelato faktikoa aztertu ondoren, iruditzen zaigu, zalantzarik gabe egon zela intimidazioa, neska nahi zuten lekura eta harekin nahi zutena egiteko", esan du.

"Emakume izateagatik gaizki tratatzen gaituzten" lege eta erakundeak aldatzeko beharra azpimarratu du, atzo ezagutarazitakoa bezalako epaiek errealitateari erantzuten ez diotelako: "Ez da bortaketa bat izan. Bost bortxaketa izan ziren".

Altsasuko gazteen kontrako epaiketaz, berriz, proportzionaltasuna eskatu du berriz ere. Nafarroako Gobernuak, hasieratik Altsasuko biktimei babesa agertu ziela errepikatu du baina, iritzi dio, "biktimak denak izan gaitezkeela baldin eta ez bada aplikatzen justizia behar bezala". ETAren amaieraz, berriz, Nafarroako Gobernua "behar den lekuan egonen dela" azpimarratu du, baina Kanboko "ekitaldi, jai edo eszenifikazio horretan" ez dutela parte hartuko ez dakitelako "nolakoa izango den eta zer gertatuko den bertan".