Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

75 urte beteko zituzkeen 'Urtain' boxeatzaileak

1943ko maiatzaren 14an, duela 75 urte jaio zen inor hitz utzi ez zuen kirolaria, loria eta lokatza biak gorputz eta arima bizi izan zituena.

  • 4:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur efemeridearen tartean, bizi izan balitz 75 urte beteko zituzkeen mitoa. 70eko hamarkadan idolo izan eta ondoren gainbehera eta ahanztura ezagutu zuen boxeolaria: Jose Manuel Ibar 'Urtain'

Zestoako Ibainarrieta auzoko Urtain baserritik zetorkion goitizena. Odolaren mintzoa sumatuta, harri jasotzen oso gazterik hasi zen Jose Manuel, aita izan ere, harri jasotzen punta puntakoa izan zuen eta apustulari sutsua, apustu batean 15 gizonezkok sabel gainera salto eginda gaixotuta hil zen, pasarte hori gogoan idatzi zuen Anjel lertxundik 16garrenean aidanez liburua. Urtain berak bi erreferentzia aipatu zituen bizitzan kirol bizitzan lagungarri izan zituenak.

60ko hamarkadaren erdialdera, gizon puska hura harri jasotzen ikusi eta Jose Lizarazu enpresariak boxeorako atea ireki zion, Urtainek hasieran ezetz esan zuen baina ingurukoen bultzadak eta diru hotsak iritziz aldatzera ekarri zuten. 1968an Ordizian egin zuen debuta, 17 segudoan KOz irabaziz. Han hasi zen mitoa sortzen, Madrilerako bidea hartu zuen eta 27 KO segidan lortu zituen lehen borroketan, teknika eskasa indarrarekin eta sufrimendu gaitasunaz estaltzen zuen, aurkariak ahulak zirela ere bazioten kritikoek. Izan ere, Urtainen garaipenak gogoz elikatu zituen amaieran zen frankismoak.

1970a mugarri izan zen bere ibilbidean, Madrilen Peter Weiland alemaniarra menderatuta Europako txapeldun bihurtu zen Urtain. Gipuzkoa barnekaldeko baserri bat baino gehiagotan borroka hori ikusteko erosi omen zuten telebista. 'Urtain' jainkoaren parekoa zen. Manu Maritxala boxeoa aditua haurra zen orduan, baina ongi gogoratzen du.

Urte hartan bertan titulua galdu egin zuen baina 1972an berriz irabaztea lortu zuen. Handik aurrera, gainbehera etorri zen. 1976an Europako titulua eskuratzeko  azken saiakera porrot hutsa izan zen, eta han amaitu zen boxeo ibilbidea, alkohola, gaua, inguruko aprobetxategiak… zulo ilunerako bidean zen ordurako 'Urtain.

Garai onetan dirutza irabazia pixkanaka zorren mende jarri zen, eta inguruan zituen ustezko lagunak desagertzen. 1992an 49 urte besterik ez zituela bere buruaz beste egin zuen Urtainek, bizileku zuen 10. pisutik bere burua botata. Kolpe ugari emandako gizonak ezin izan zuen bizitzaren kolpeekin.

Duela 75 urte munduratu zen Urtain gaur gogoan, mitoaren pisuak betirako estali zuen gizona