Faktoria
Gorka Urtaran
'Estatuko aurrekontuak oso inportanteak dira Gasteiz eta gasteiztarrentzat'
Forondarako aurreikuspen ekonomikoak betez gero, aireportua 24 orduz irekita edukitzeko akordioa gertu egon litekeela uste du alkateak.
-
28:10 min
"Aurrekontuak izatea oso inportantea da, ez bakarrik, Gasteizen edota Araban; baita estatuan ere. Hori defenditzen dut alkate bezala. Gainera, estatuko aurrekontu hauetan aurreikusten diren inbertsioak oso garrantzitsuak dira gure hiriarentzat eta hiritarrentzat", esan du Gorka Urtaran alkateak gaur goizean 'Faktoria'n egindako elkarrizketan. Horren adibide jarri du, Forondarako proiektuan biltzen diren diruak. Alkateak azaldu du, aurreikuspenak betez gero, elikagai freskoen garraioari irekiko zaiola aireportua eta 24 orduz egon ahal izango dela, zabalik. Eta urrats inportanea izango dela aireportua, Gasteiz eta Arabak aireportua "berreskuratu" egingo dutelako. Atzo Javier De Andresek esandakoaren haritik, AENAren erabakia gertu ikusten du Urtaranek.
Horrelako neurri batek, Eurobasketeko lauko finala bezalako nazioarteko ekitaldiak hartzeko aukera indartzen duela uste du Gasteizko alkateak. Ildo horretatik, eta 2019ko final fourrera begira, hotelen prezioetan, Bilbon errugbyko finalekin gertatutakoa ezin dela errepikatu adierazi du. "Uler dezaket igoera pixka bat egoteko. Baina igoerak neurrikoak izan behar dute", azpimarratu du.