Itxi

Faktoria

Aitor Esteban

'Eskertu ditut asko PdeCAt eta ERCtik pribatuan esan dizkigutenak'

Espainiako aurrekontuei baietza eman izanak kostu politikoa izan lezakeela onartu arren, "euskal herritarrentzat onena dena" egin dutela eta ulertuko dela uste du diputatu jeltzaleak

  • 12:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Konstituzioaren 155. artikulua oso epe laburrean indargabetuko dela dioten datuak dituztela berretsi du Aitor Esteban EAJko diputatuak 'Faktoria'n. Quim Torrak berak atzerrian eta preso dauden kontseilari-gaiak "oraindik" ez dituela erretiratuko esan izana aipatu du arrasto moduan, eta  Kongresuan ordezkaritza duten kataluiniarrek ere, datu horiek eskuetan, ulertu dutela euren jarrera. "Era pribatuan eskertu ditut asko ERC eta PdeCATeko pertsona esanguratsuek esan dizkidatenak", azaldu du.

Estebanek azaldu du 155aren baitan Mariano Rajoyren gobernuak hartu nahi izan dituen hainbat neurri "ekiditen, mugatzen eta arintzen" ahalegindu direla eta EAJk "bere eragin ahalmena Kataluniaren defentsan jartzen jarraituko" duela aurrerantzean ere. "Egin duguna egitea edo Riverak bultzatutako nazionalismo arraro horretan gora egitea. Hori zen aukera", esan du: "Hauteskunde krisialdi batean sartzea oso arriskutsua litzateke Kataluniarentzat eta Euskadirentzat". Alde horretatik, erabakia ulertuko den esperantza agertu du, kostu elektorala ekar diezaiokeela onartu duen arren: "Errazena litzateke bazter batean jarri eta erabaki hau ez hartzea. Baina onena egitea erabaki dugu. Arrisku bat badago, baina, euskaldun gehienek guztiz ulertu dutela uste dut".

Espainiako egoera politikoan dagoen "urgentzia" eta Gasteizko Parlamentuan atzo autogoberu ponentzian onartutakoa ez dagoela kontraesanean iritzi dio. "Nahi duguna da", amaitu du, "gure autogobernuari eustea, ez murriztea eta hura zabaltzea".