Itxi

Faktoria

Sagrario Aleman

'Haien buruarekiko autogorrotoz ari da eskuina euskararen kontura'

Sagrario Aleman euskaltzaina larunbateko manifestazioaz eta hizkuntza politikaz aritu da: 'Euskaltzaleok nahi duguna baino askoz motelago doa, baina ulergarria ere bada'.

  • 16:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sagrario Alemanek behin baino gehiagotan aipatu du 'autogorrotoa' hizkuntza politikaren kontrako manifestazioaren deitzaileei eta aurreko gobernuko agintariei buruz aritu delarik. 'Beraiek eraikitako gezurra' elikatzen jarraitzen dutela azpimarratu du, baina baduela itxaropenik, aurrera begira eta gutxinaka, euskara borrokalekutik aterako dela. 'Ezin liteke lau urtean irauli, hainbeste urtetan eraiki dutena', esan du euskaltzainak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n egindako elkarrizketan. Ildo horretatik, Uxue Barkosen gobernuak euskararekiko izan duen politika ulergarri jo du 'euskaltzaleok nahi duguna baino askoz motelago doan arren'.

Gerra ostean eta 80ko hamarkadan euskarak eta euskal kulturak Nafarroan zuen itzalaz aritu da -'euskararen aldeko izatea modan ere egon zen'- eta, batez ere, haren kontrako jarreraren hedapenaz. 'Eskuinak zabaldutako diskurtsoari buelta eman behar zaio. Inposizioan, pribilijeioan eta diskriminazioan oinarritu dute euren diskurtoa eta ezin dugu diskurtso hori betikotzen utzi', esan du.

Gaur, juxtu, hamar urte direla egin zuen Sagrario Alemanek sarrera hitzaldia Euskaltzaindian. 27. aulkia betetzen du euskararen akademian. Arturo Kanpion euskaltegiaren sortzaile, bizitza osoa eman dio euskarari eta horretan ari da, 'beste era batean bada ere', erretiroa hartu duenetik ere:  'Euskara jaso nuen etxean eta zor nuen zorte hori izan ez zutenei transmititzea".