Faktoria
Eguneko efemeridea
Gaurko egunez hil zen Gabriel Aresti
1975eko ekainaren 5ean zendu zen Gabriel Aresti, gibeleko gaitz baten ondorioz, 41 urte besterik ez zituela.
-
3:25 min
Gabriel Aresti Segurola Bilbon jaio zen, 1933ko urriaren 14an. Gurasoak, baserritar jatorrikoak zituen, baina hiritartuak. Euskara, ez zuen ama hizkuntza. Hamabi urterekin hasi zen ikasten, liburuetatik. Eta irakurriaren irakurriaz, idazteari ekin zion.Gurasoak, baserritar jatorrikoak zituen, baina hiritartuak. Euskara, ez zuen ama hizkuntza. Hamabi urterekin hasi zen ikasten, liburuetatik. Eta irakurriaren irakurriaz, idazteari ekin zion.
Euskal poesia modernoaren aitatzat jotzen da. Poesia soziala, poesia hiritarra. Orduan euskaraz ezohikoak ziren gai horiexek landu zituen, 1964an argitaratu zuen Harri eta Herri liburuan. Bertako poema ezagunenetakoaz hitz egin digu Karmelo Landa Literatura irakasleak: "Nire aitaren etxea defenditu dut". Poesia ekologista ere landu zuen, gaurkotasun handikoa. Esaterako, ‘Enaden begiak’ olerkian, Urdaibain zentral nuklearrak eraikitzearen kontra. Baina Gabriel Aresti, antzerkigilea ere bazen. Eta itzultzaile aparta. Eta hizlari gogoangarria, ere bai.
Gaurko egunez, 1975ean, zendu zen Gabriel Aresti, gibeleko gaitz baten ondorioz, 41 urte besterik ez zituela. Bizi artean ez zuen merezitako aitortzarik izan. Madrildik, Frankismoak gogor egurtu zuen, baina etxean ere, batzuek ez zuten begi onez ikusten, komunista zelakoan. Baina Karmelo Landak uste du, gaur egun ere, ez dela bere ekarpena, behar bezala baloratzen.