Faktoria
Eguneko efemeridea
Duela 30 urte hil zen Miguel Javier Urmeneta gizon poliedrikoa
Gaztetan abertzale, ondoren militar falangista eta hamarkadetan euskaltzale izan zen Urmeneta 1988. urteko ekainaren 12an hil zen Iruñean.
-
3:44 min
Gaur efemeridearen tartean, gizon poliedriko bat. Gaztetan abertzale, ondoren militar falangista eta hamarkadetan euskaltzale eta euskaltzain urgazle izan zen Miguel Javier Urmeneta. Duela 30 urte hil zen Iruñean.
Pello Salaburu euskaltzainak duela egun gutxi gogoratu zuen 1962an Nafarroako aldundi frankistak Nafarroako kutxan kartila ireki eta 200 pezeta sartu zizkiola euskaraz hitz egiten zuelako. Hala egin ohi zuten euskaraz aritzen ziren haurrekin, horretarako Pedro Diaz de Ulzurrun izeneko gizon bat herriz herri ibiltzen zen, eta hari lagundu zion Miguel Javier Urmenetak. Ertz askoko gizona izan zen.
1915ean Iruñean familia onean jaioa, Salamancako unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen. EAJko militante izan zen garai hartan, baina Francoren altxamenduaren ondoren, Tercio de Rey izeneko erreketeen erregimenean borrokatu zuen, gerra amaitzerako, infantería kapitaina zen. Ondoren nazien alde ere aritu zen dibisio urdinean eta goi militar bihurtu zen Estatu Batuetan karrera militarra eginez.
Baina ez dugu esan alferrik ertz ugariko gizona zela, 1953tik 82ra Iruñeko Udal Aurrezki Kutxaren zuzendari izan zen, politika humanistak sustatuz, eta bereziki euskararen aldeko lana: Aurrezki kutxan euskarazko literatura sariketak sortu zituen, 50eko hamarkadan bertan euskararen aldeko politika duina eskatu zion Nafarroko foru diputazioari eta Viana printzea erakundearen barnean euskararen aldeko saila sortu zuten horrela. Foru diputatu gisa Salburuk aipatua moduko ekimenak bultzatu zituen euskararen alde. 1957tik 64ra Iruñeko alkate gisa Zitadela erosi zion armadari herri erabilerarako bihur zedin.
Gizon poliedrikoa, Asisko Urmeneta semeak berak esna izan duenez. Ikastolen sorreran ere aritu zen, baita azken urteetan Euskalerria irratiaren sorreran ere. 2014an Nafarroako urrezko domina eman zioten polemikaz inguratuta. Dena dela, persona bere garaian epaitzen jakin behar dela zioen Asiskok.
Euskaltzain urgazle izendatua, Eusko Ikaskuntzarekin ere lankidetza handia izan zuen eta lau biburu ere idatziak utiz zituen Iruñeko eta San Ferminetako kronikak bilduz gehienbat. Goi militar franquista eta aldi berean euskaltzale sutsua, 1988ko ekainaren 12an hil zen bere Iruñea kuttunean Miguel Javier Urmeneta.