Itxi

Faktoria

Jesus Carrera Olaskoaga

'Oso zaila izan da Jesus Carreraren memoria berreskuratzea'

Jesus Carrera Olaskoaga Alderdi Komunistaren idazkari nagusia izan zen eta 1945. urtean fusilatu zuten eta orduz geroztik Alcala de Henaresen egon da lurperatuta.

  • Jesus Carrera

    6:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur atera dituzte Jesus Carrera Olaskoaga hondarribitarraren gorpuzkinak Alcala de Henareseko hilerritik. Bere iloba, Maria Carrera, 'Faktoria'n egon da momentua kontatzen. Jesus Carrera 1936ko gerran Alderdi Komunistaren idazkari nagusia izan zen eta duela 73 urte fusilatu zuten tortura ugari jaso ondoren. Bere gorpua beste laurekin batera lurperatuta egon da eta gaur bueltatuko dira bere gorpuzkinak Hondarribira. Paco Etxeberria antropologo forentsearen laguntza izan du familiak izan ere, luzerako lana zela kontatu digu Mariak, lau gorpuen hezurrak nahastuta zeudelako.

Guztira 12 familiar joan dira Madrilera, Jesus Carrerak izan zuen bizitza ikaragarria izan zelako. Mariak aitortu digu oso zaila egin zaiela osabaren memoria berreskuratzea, baina azkenean lortu dute eta bere jaioterrira itzuliko dute.

Egunean zehar komunisten ekitaldia izango dute eta udaletxean ere harrera egingo diote. Hondarribira iristean Aranzadi Zientzia Elkarteak bi astez ikertuko ditu hezurrak eta ondoren zuzenean hilerrira eramango dutela esan digu Mariak.