Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Gaurko egunez hil zen Jose Saramago

2010eko ekainaren 18an hil zen Euskal Herria ondo ezagutu zuen idazle portugaldarra.

  • Jose Saramago. Argazkia: AFP PHOTO / JOSE LUIS ROCA

    Jose Saramago. Argazkia: AFP PHOTO / JOSE LUIS ROCA

    4:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jose De Sousa Saramago 1922an jaio zen Portugalgo Azinhaga landa gunean. Gurasoak nekazariak eta baliabide urrikoak zituen. Saramagok berak zioen “poeta baino lehen pobrea izan nintzen, eta horrek, markatu ninduen”.

Haur zela maitemindu zen auzoko liburutegiko klasikoekin, familiaren beharrei erantzuteko ordea, ezin izan zuen ikastekin jarraitu. Idazteari 1944an ekin zion Bekatu Lurra nobelarekin. Ez zuen inongo arrakastarik izan, ordea. Bigarren nobela Claraboya ez zioten argitaratu ere egin eta ondorengo 20 urtean ez zuen idatzi. Familia osatu eta aseguru konpainia batean lan egin zuen, hori bai literatur kritikari moduan jardun zuen hainbat hedabideetan eta gero eta konpromiso politiko handiagoa hartu zuen. 66an berriz idazteari ekinda, Os Poemas Passiveis argitaratu zuen. 60ko hamaieran legez kanpo zegoen alderdi komunistan afiliatu zen, Salazarren diktadurari aurre egin eta 74an klabelinen iraultzan parte hartu zuen.

Bere lan ezagunenak heldutasunean etorri ziren. Pilar Del Rio literatura kazetaria bide lagun sendo zuela 80ko hamarkadatik aurrera ez zen idazteaz gelditu. 80an Levantado do Chao, 82an Memorial do Convento eta 86an La muerte de Ricardo Reis idatzi zituen, besteak beste; adiskide zuen Bernardo Atxagari oso gogoan geratu zaion liburua.

Estilo berezidun idazlea, puntuazioa modu berezian lantzen du. Eta bere lanetan behin baino gehiagotan gizarte ezberdintasunak argi baitzuen jarrera hori.

95ean, 70ak gaindituta idatzi zuen Itsutasunaren gaineko saiakera lana, agian bere lan ezagunena. Ordurako Lanzaroten bizi zen, Portugaldik alde egin baitzuen Jesuskirstoren araberako ebangelioa idatzi ostean, katolikoak irantzea leporatuta sekulako iskanbila sortu baitzen. Eta 98an akademiaren sari gorena Literatur Nobela. Portugesez idazten duen idazle batek orain artean lortu duen bakarra. Atxagaren lagun zela esan dugu, Euskal Herriarekin lotura berezia izan zuen, baita bake prozesuan ere. Baketik zentroaren inagurazioan "Euskal Herrian etika berri bat eratuko zen itxaropena" azaldu zuen Saramagok. Osasunez ahul azken urteetan, baina hil artean idazten jarraitu zuen… azken nobelaren 30 orri ere idatzita utzi zituen. Euskaraz irakurri nahi izatera, Jon Alonsok idatzitako Lisboako setioaren historia-n duzue aukera…

Ziur gizarte hobe baten ametsetan hil zela Jose Saramago duela 8 urte….