Faktoria
Saioa Iraola
'Ez gaitu harritu. Tristetu egin gaitu eta gure haserrea areagotu'
Sexua eta plazerra gizonezkoen ikuspegitik bideratzen duen gizarte eredu batean oinarrituta dagoela eta Justizia administrazioa ez dagoela horretatik libre iritzi dio Bilgune Feministako ordezkariak.
-
4:13 min
Saioa Iraola Bilgune Feministako ordezkariak 'Faktoria'n azaldu duenez, 'ispilua' izaten ari da 'La manada'ren auzi guztia, 'historikoki gertatu denan antolaketa patriarkal baten ispilu. 'Eredu oso batetaz ari gara. Bortxaketa kultura badago. Sexualitatea eta plazerraren ikuspuntua gizonezkoen plazerrera begira antolatutako eredu bat da eta estatuaren aparatuak eta justiziarena jatorri horretan sustraituta dago', esan du.
Kasu honekin jendearteak 'eztanda' egin duela gehitu du, baina emakumearen hitza 'egunerokoan eta etengabe jartzen dela zalantzan'. Jarrera horren kontra eta justiziaren desproportzianaltasuna salatzeko, elkarretaratzeak deitu dituzte hainbat herritan, gaurko ere.