Faktoria
Dinosauroak
'Antzinako aukera bizitza ondo ezagutzeko leku aproposa da Euskal Herria'
Ainara Badiolak, Asier Gomezek eta Xabier Peredak, "Mendebaleko Pirinioetako erregistro fosila. Ondare paleontologikoak eta geologikoak" deritzon liburu didaktikoa argitaratu dute.
-
22:54 min
Ainara Badiola, Asier Gomez, eta Xabier Pereda Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikerlariak dira. Duela gutxi, Mendebaleko Pirinioetako erregistro fosila. Ondare paleontologikoak eta geologikoak liburu didaktikoa argitaratu dute. Pirinioetako alde honetan duela 400 milioi urtetik gaur egunera arte izandako biziaren eboluzioaz argibide asko eman nahi izan dituzte.
Ainara Badiolak 'Faktoria'n azaldu digunez "Euskal Herrian dauzkagun arroka gehienak arroka sedimentarioak dira, eta iraganeko arrastoak topatzeko oso aproposak dira". Gaineratu du Euskal Herria oso leku aproposa dela fosilak topatzeko, eta oso kronologia zabaleko azaleramenduak dauzkagunez, hainbat momentuko argazkiak lor ditzakegu iragana hobeto ezagutzeko.