Faktoria
Joseba Asiron Faktorian
Joseba Asiron: 'Ez zegoen beste aukerarik'
Aranzadi eta I-Ek aldaketa gelditu dutela eta konfidantza galduta dagoela adierazi du Iruñeko alkateak. Hala ere, beharrezko jo du eurekiko lankidetza aldaketa politikoak aurrera egin dezan.
-
Joseba Asiron Euskadi Irratian
20:10 min
San Ferninen atariko elkarrizketan, Iruñeko udal-gobernuaren krisiaz mintzatu da Joseba Asiron alkatea Euskadi Irratiko 'Faktoria'n. Aranzadi eta Izquierda-Ezkerra gobernu taldetik kanporatzea baino beste aukerarik ez zegoela adierazi du, konfidantza galduta zegoelako.
Bi indar horiek aldaketarako balazta izan direla ere adierazi du Asironek, baina hala ere, Iruñeko herritarren aniztasuna aintzat hartuta, beharrezkotzat jo du eurekiko lankidetza.
Bestetik, txupinazoaren unean Iruñeko udaletan ikurriña ikusiko dela aurreratu du alkateak. Gainera, San Ferminak pertsona guztiak seguru sentitzen diren jaiak izatea espero du, baita populazioaren erdia diren emakumeak ere.