Itxi

Faktoria

Erraldoiak

'Txabillotarren' hiru belaunaldi, erraldoien artean erraldoi

'Txabillotarrak' 50 urtez baino gehiago ari dira Zarauzko erraldoi eta buruhandiekin lanean. Aurten, San Pelaio bezperan Pepe omendu dute.

  • 10:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pepe Mutiozabalek eman zion hasiera tradizioari. Berak, 47 urtez hartu du erraldoi eta buruhandiak ateratzeko ardura, eta orain, bere seme Oskar eta biloba Oier ari dira bere pausuei jarraika.

Zarauztarrek gogoz itxaroten dute erraldoiak eta buruhandiak ikusteko eguna. Aurten, San Pelaio bezperan Pepe omendu dute Udalak, elkarte gastronomikoek eta herritarrek urte askoren lana eskertuz. 5. erraldoia bilakatu da Pepe 'Txabillo'. Bere biloba Oierrek atera zuen erraldoia elkarteko kideen izenean.