Faktoria
Kriminologia
'Gaizki zainduta dauden guneak dira lapurrentzat erakargarrienak'
Miren Rodriguez kriminologoa da, Espainiako kriminologia sari nazionala irabazi du bere lanarekin.Krimen mapa bat egin du 2016an Gasteizen izandako lapurreta kasu guztiak ikertuz.
-
Miren Rodriguez.
13:54 min
Miren Rodriguez kriminologoa da, Espainiako kriminologia sari nazionala irabazi du. Gradu amaierako lanean krimen mapa bat egin du Gasteizko lapurreta kasu guztiak ikertuz. 2016ko lapurretak izan ditu oinarri. Mirenek dioenez, alde zaharrean izan ziren lapurreta gehien urte hartan. Horretarako, Gasteizko ertzaintzarekin aritu da lanean. Ideiaren jatorria eta lana nola egin duen azaldu digu. Bere hitzetan, gaizki zainduta dauden guneak dira lapurrentzat erakargarrienak, beraz, lapurretak murrizteko herria ondo zainduta egon behar dela azpimarratu du.
Herria ondo zaintzeko, biztanleriaren arteko kohesioa indartu beharko litzatekeela dio, eta erakundeen parte hartzea sustatu.
Bukatzeko, bere ikasketen inguruan aritu da bere burua ikertzaile edo irakasle moduan ikusten duela aitortu du, nahiz eta oraindik bide luzea duen.