Faktoria
ZIENTZIA
'Egunerokotasunean pila bat biokimika aurki dezakegu'
Nagore Elu, EHUn ikerlari lanetan ari da Biokimika eta Biologia Molekularra sailean, Angelman sindromea aztertzen. Biokimikaz gehiago jakin nahian elkarrizketa egin dio 'Faktoria'k Eluri.
-
16:49 min
Biologiarekin lotutako lanen bat argi egingo zuela argi zeukan Nagore Eluk eta azkenean biokimikaren munduan sartzea erabaki zuen. Gaur egun EHUn ikerlaria da Biokimika eta Biologia Molekularra sailean eta doktoretzako bigarren urtea ari da burutzen. Angelman sindromea aztertzen dabiltza orain.
Biokimikaz jendeak ez daki ezer asko eta "sarritan azaldu behar izaten dut zertan egiten dudan lan" gaineratu du Nagore Eluk. Biokimikak "izaki bizidunetan ematen diren prozesu kimikoak" ikertzen dituela esan du.
"Egunerokotasunean pila bat biokimika aurki dezakegu", esan du ikerlariak. Horien artean aurkitzen da edozein farmako, esaterako.
Esan bezala, Angelman sindromea ikertzen ari dira orain. Sindrome hau gene batean akatsa sortzen delako garatzen da. Ez da proteina bat sortzen eta horrek, ondorioz, ez du bere funtzioa egiten. Atzerapen mentala eta oinez ibiltzeko arazoak sortzen ditu sindromeak. Eluk autismoaren antzekoa dela baieztatu du.
Nagore Eluk hausnarketa egin du eta "zientzialariek jendeari erakutsi behar diote zer egiten den". "Esfortzu txiki bat egin beharko genuke, jendearengana iristeko", gaineratu du. Horretarako Ondarroan hilean behin, Zientziaren Giltzak elkartearen bitartez, hitzaldiak antolatzen dituzte. "Gazte oso gutxi hurbiltzen dira", baina jubilatuak, irakasleak eta ikasle batzuk hurbiltzen dira.