Itxi

Faktoria

Fermin Muguruza

'Norbaitek maite baditu Tarantinoren pelikulak, hau ikusi behar du!'

Prozesu luze eta korapilatsuaren ondoren, bihar estreinatuko da Torontoko zinemaldian irundarrak zuzenduriko "Black is Beltza" filma.

  • Fermin Muguruza, 'Faktoria'n

    25:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Manex gaztearen ibilerak kontatzen ditu "Black is Beltza" animaziozko lanak. Testuingurua 1965. urtean abiatzen da, Iruñean erraldoi beltzek ezin izan zutela desfilatu oinarri hartuta. Torontoko estreinaldiaren ondoren Donostiako Zinemaldian proiektatuko da filma irailaren 28an eta zinema aretoetara urriaren 5ean iritsiko da.

Filmaz haratago, Hondarribiako alardeaz ere aritu zaigu Muguruza, Jaizkibel konpainiari babesa ematera joan baitzen larunbatean. Une gogorrak bizi izan zirela aitortu badu ere, perspektibaz begiratuta etorkizuna egina dagoela uste du, konpainia parekidean gero eta aldeko gehiago dituelako. Uste du alarde tradizionalaren aldeko diren askok hemendik 20 urtera  onartu beharko dutela ridikulua egin zutela.

Kataluniako prozesua gertutik jarraitzen duela ere adierazi du 'Faktoria'n irundarrak. Iazko erreferendumaren bueltan zegoen euforiaren ondoren tristura nabaritzen du bertako gizartean, baina baita sendotasuna ere. Erreferendumaren urteurrenean berriz ere Kataluniara joango dela aitortu digu.