Faktoria
Lourdes Herrasti
'Franco lurpetik ateratzea sinboloa da. Garai berri baten hasiera markatuko du'
Lourdes Herrasti, Aranzadi zientzia elkarteko historialari, antropologo eta arkeologo forentsea Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.
-
Lurdes Herrasti
20:07 min
Lourdes Herrastik argi du: "Franco Erorien Haranetik ateratzen bada, hobitik ateratzearen gaiari instituzionalki bultzada emango zaio". Aranzadi zientzia elkarteko historialari, antropologo eta arkeologo forentsearen arabera, aurretik ere lan egiten zen, baina era "motelago" batean eta Pedro Sanchezen gobernuak lan horiek ofizialki bere gain hartzeko apustua egin du.
"Ofizial egiten du" eta bide horretan, garrantzia handia izango du, nolabait aurretik egindako lurpetik ateratzeko lan guztia zilegiago egingo lukeelako. "Jende askorentzat horrek garai berri baten hasiera markatuko du. Sinboloa da".
Inpotentzia
Herrietan, fusilatu zituzten herritarren gorpuak ateratzen lan handia egin du Aranzadi elkartearen bitartez, Lourdes Herrastik. Bere iritziz, Euskal Herrian dauden hobi komun gehienak aurkitu dituzte baina, ez du baztertzen, agian gehiago egon litezke baina, informazio hori zuten herritarrak desagertzen ari dira. Deia egin du Herrastik 'Faktoria'n: "datuak dakien jende hori behar dugu, datuak emateko prest dagoena".
Herrietan, desagertuta zeudenen senideekin eta informazioa eman duten lekukoekin lan egin du Herrastik eta badira, burutik kendu ezin dituen irudiak: "esku-otutak erail zituzten gorpuak ikusten dituzu. Irudiak aurretik ikusi arren, pelikuletan, horrela izan zela ikustea, gogoratzea, gogorra da. Inpotentzia eta injustizia nabarmenagoa da". Honakoa gehitu du: "ez da lehia, ez da borroka. Zeharo menderatuta duzun pertsonen kontra ari zara".
Erresistentziak
Oraindik ere hobitik ateratzeko unean, erresistentzia sumatu du Herrastik. "Herri txikietan, jendea ez da hurbiltzen. Herri guztiak daki baina, ez da hurbiltzen ikustera. Bizkarra ematen die, ez dute jakin nahi, errudun sentitzen direlako, ez daudelako gertatu zenaren kontra'. Aranzadi zientzia elkarteko arkeologoak gaineratu du, 'konplizitate puntu bat dago".
Aranzadiko historialari eta arkeologo forentsearen Francoren gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzeari garrantzia handia ema azken asteetako aktualitate politikoaren gai nagusi bihurtu da.