Itxi

Faktoria

FAKTORIA | JOSEBA EGIBAR

'Estatus berrirako oinarriak jada Legebiltzarrarenak dira, ez alderdienak'

Joseba Egibar EAJren Legebiltzarreko bozeramailearen esanetan atzoko tramitearen ondoren, akordio hori jada ez da EAJ, EH Bildu edo Ahal Duguren gauza, Legebiltzarra da testuaren jabe.

  • Joseba Egibar 'Faktoria'n

    18:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Joseba Egibarrek Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan du adituek testu artikulatua idazteko EAJk eta EH Bilduk adosturiko oinarriak jarraitu beharko dituztela, hori izango baita testuaren enborra. Ahal izanez gero, gainerako alderdien boto partikularrak gehitu beharko dituztela ondoren esan du, baina oinarria aldatu gabe.

PSE-EEri eta PPri zuzenduta Egibarrek adierazi du "borondate politikoarekin Konstituzioa aldatu beharrik gabe" garatu litekeela estatutu berri bat sortzeko proposamena.

"Urduri" sumatzen ditu bestalde hainbat, oinarriak adostu ostean abertzaleen arteko uztarketa suposa dezakeen agertoki berriarekin. Edozein kasutan, argi esan du Eusko Jaurlaritzan kide duen PSE-EErekin gobernu akordioa ez dagoela arriskuan.