Itxi

Faktoria

ERREZETA

'Ankimo', itsas zapoaren gibelarekin egindako foie

Bi astean behin Jurgi Arejita sukaldariak 'Faktoria' bisitatuko du japoniar eta asiar sukaldaritzaz hitz egiteko. Gainera, errezeta ezberdinak ekarriko dizkigu.

  • 'Ankimo', itsas zapoarekin eginiko foie

    7:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bi astean behin Jurgi Arejita sukaldariak 'Faktoria' bisitatuko du japoniar eta asiar sukaldaritzaz hitz egiteko. Gainera, errezeta ezberdinak ekarriko dizkigu.

Gaurkoan itsas zapoaren gibelarekin eginiko foie prestatu du. Hauxe da plater honen errezeta:

Osagaiak

Itsas zapoaren gibela, midina (japoniar ardoa), piperbeltz japoniarra, soja, misoarekin eginiko mahonesa eta alga noriz eginiko pralina.

Kontuan hartzekoak

Itsas zapoari gibela kentzen diote saldu baino lehen. Horregatik, arrain-saltzaileari aurretiaz abisatu behar zaio gibela ekartzeko.

Jarraitu beharreko pausoak

Itsas zapoaren gibela garbitu. Koilaraz ondo birrindu. Horri soja, piperbeltz japoniarra eta midina nahastu. Pasta dugunean, "turuta" luze batzuk egin eta lurrunetan egosi 25-30 minutu inguruz. Alga noriz eginiko pralina egin.

Platerean aurkezteko

Plater luze bat hartu. Gibela zati finetan moztu eta plateraren erdialdean jarri, zati bakoitza bata bestearen ginean. Gatza bota. Plateraren alde batean misozko mahonesa bota. Beste aldea, alga norizko pralina.