Itxi

Faktoria

EUSKAL ZINEMA

'Euskal zinemaren une bikainaz gozatuko dugu Zinemaldian'

Euskal zinemaren egoeraz eta etorkizunaz hitz egin dugu Joxean Fernandez, Itziar Ituño eta Aitor Arregirekin 'Faktoria'n.

  • Joxean Fernandez

    Joxean Fernandez

    28:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Irailaren 21ean hasiko da 66. Donostiako Zinemaldia, eta irailaren 29an amaituko da. Aurtengo edizioan euskarak sekulako presentzia izango du 20 euskal ekoizpen izango baitira; gainera, sail guztietan. Euskal zinemaren egoera eta etorkizuna zein diren jakin nahi izan dugu eta Joxean Fernandez (Euskadiko Filmategiko zuzendaria), Aitor Arregi (zinema ekoizlea) eta Itziar Ituño (aktorea) elkarrizketatu ditugu.

Euskal zinema "egoera onean" dagoela baieztatu du Joxean Fernandezek. Baikor agertu da eta "une bikain bat bizitzen ari gara euskal zinemarekin, eta Zinemaldian une hori gozatuko dugu" baieztatu du. Itziar Ituñok, berriz, aitortu du "euskal zinema loratzen ikusten dut".

Hemengo zinemaren historia ulertzeko hiru belaunaldi aipatzen ditu Fernandezek: 80. hamarkadakoa, 90. hamarkadakoa eta oraingoa. 80. eta 90. hamarkadetako euskal zinegileak Madrilera hoan zirela nabarmendu du, Euskal Herriak industria txikia zegoelako. Hala ere, gaur egun "inflexio puntua argi eta garbi" ikusten dela aitortu du: "Kimuaken belaunaldiak Euskal Herrian egiten du lan".

Euskal zinemaren izaeraz galdetuta "beti ari gara gure zinemaren definizioa aztertzen" esan du. Baina interesgarriena euskal zineman ekoizten dena dela gaineratu du. Aitor Arregik, aldiz, euskal zinemak bereizten duen izaera baduela ziurtatu du. Hirurak bat etorri dira EHko istorioak geuk kontatu behar ditugunaren ideiarekin.