Faktoria
OSASUNA
CITA-Alzheimer Fundazioa, alzheimerrari aurrea hartu nahian
Irailaren 21ean Alzheimerraren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Lau segundoan behin alzheimer kasu berri bat diagnostikatzen da munduan eta horretaz hitz egin dugu Ane Iriondo ikerlariarekin.
-
Alzheimer
8:56 min
Irailaren 21ean Alzheimerraren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Lau segundoan behin alzheimer kasu berri bat diagnostikatzen da munduan. Ane Iriondo neurobiologoa CITA-Alzheimer Fundazioko ikerlaria da. Fundazio horrek Gipuzkoan kanpaina jarri du martxan gaitz horri aurrea hartzeko.
Bi proiektu ezberdin daude martxan. Bata, EPAD da, alzheimerraren prebentziorako Europa mailako partzuergoa da. 50 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Pertsona osasuntsuak behar dituzte eta alzheimerraren sintoma arinak izatea komeni da.Horren helburua bizpahiru urtez 6.000 pertsonari jarraipena egitea da. Pertsona guztietatik alzheimerra izateko arrisku gehien dutenekin, entsegu klinikoa jarriko dute martxan medikamentu ezberdinek gaixotasuna atzeratu al daitekeen ikertzeko.
Bigarrenak, berriz, GENERATION izena du. Hemen 60-75 adin bitartekoek har dezakete parte eta osasuntsuak izatea nahikoa da. Honen kasuan listu-lagin bitartez ApoE proteina aztertuko dute. ApoE4 dutenekin, beste entsegu kliniko bat egingo dute, sintomak atzeratu ditzaketen botikekin froga egiteko.