Faktoria
Lander Martinez
'Quebeceko argitasun legea aukera bat izan daiteke Euskadirako'
Lander Martinez Podemos-Ahal Duguko idazkari nagusiaren esanetan, autogobernu lan-taldeko akordioa zabalduko bada, EAJk eta EH BILDUk baztertzaileak diren jarreretatik mugitu beharko dute.
-
19:50 min
Lander Martinez Podemos-Ahal Duguko idazkari nagusiak 'Faktoria' irratsaioan esan duenez, Pedro Sanchezek Quebecen argitasun legea aipatu izana aukera izan daiteke Euskadiko autogobernuaren inguruko eztabaidari irtenbide bat emateko, eta horrexegatik, Eusko Legebiltzarrera eramango dute argitasun legeari buruzko proposamena.
Dolores Delgado Justizia Ministroaren inguruan sortutako polemikari dagokionez, Martinezek uste du zentsura mozioaren ondoren boterera iritsi den gobernuak exijentzia etiko handiagoa du eta horrexegatik ministro batek ezin du harremanik izan estatuko estoldekin.
La Navaleko egoerari dagokionez, Martinezek eskatu du Jaurlaritzak aztertzea ontziolaren kapitalean sartzea, bere esanetan aukera badagoelako horretarako.
Ahal Duguko Gipuzkoako hiru batzarkide kargugabetzea euren barne arautegia jarraituz egin dutela baieztatu du, epaileak inputatu egin dituelako. Hala ere adierazi du ez dutela atzeraezina den erabakirik hartu.