Faktoria
Zinemaldian argazkilari
Aritz Dendategi: 'Denok nahi dugu izarrak gure kamerara begiratzea'
Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen Donostiako egoitzan ikusgai den 'Zinesperientziak' izenburupean, pantaila handiko izarren berrogei erretratu batu ditu
-
8:26 min
Lo gutxi, korrika eta presaka alde batetik bestera, baina, pozik eta gustora. Horrela dabil aste honetan Aritz Dendategi argazkilaria. Zinemaldian buru-belarri sartuta, bertaratzen diren izarrei begirada, keinu, 'zera' hori harrapatzen. 2000. urtean hasi eta 2017. urtera arteko erretratuak aukeratu ditu 'Zinesperientziak' erakusketarako. Eta ez da aukeraketa erraza izan, bere artxiboan milaka argazki baititu.
Txikitan sartu zitzaion zinemaren harra Dendategiri. Udalekuetan Martxelo Rubio aktorea begirale izan zuen. Orduan sasoian, Rubiok Montxo Armendarizen 27 ordu filma estreinatu zuen Zinemaldian eta han eramanarazi zuen Aritzek ama, filmaren posterra eskuan, Rubiok sina zezan. Urte batzuk pasa dira ordutik, baina izarren distirak hor dirau. Bertakoak eta kanpokoak, urrunak eta gertukoak, guztiak harrapatzen ditu Aritz Dendategik bere kamerarekin. Entzun hemen 'Faktoria'n egin diogun elkarrizketa osorik!