Itxi

Faktoria

Migranteak

Lesbos: Euskal Herritik bi ordura dago errefuxiatuen infernua

Idoia Moreno erizain gasteiztarra Greziako uhartetik itzuli berria da. 'Faktoria'n azaldu digu, "kontatua ere, irudika ezinezko infernua" dagoela Lesbosen.

  • 19:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Idoia Morenok 8 hilabete egin ditu Greziako Lesbosen, Mugarik Gabeko Medikuak elkartearekin, klinika pediatrikoan lanean. 'Faktoria'n Kontatu digunez "bonbetatik ihesi, Europara iritsita, gune segurura datozela uste dute, baina indarkeria bortitzarekin egiten dute topo. Infernua da hura".

Egoeraren larria azaltzen duten datuak eman dizkigu. 8.000 errefuxiatu daude Lesboseko kanpalekuan; 3.000 familia, "giro hotz eta euritsuan". Arroz eta dilista gutxi batzuk lortzeko, lau orduko ilarak egin behar dituzte: "aitek eguna ilaran jarrita pasatzen dute, senideak elikatu ahal izateko". Higienerako aldiz, "75 pertsonako komun bakarra dute, eta dutxa bera erabiltzen dute ia 100 lagunek".

Behin eta berriz aipatu digu "oporretarako paradisua iruditu arren, infernua" dela hura, eta ezin dela ahaztu, "Euskal Herritik 2 ordura" dagoela. Idoia Morenok aldarrikatzen du Europako agintariek ezikusiarena egin nahi duten arren, Europan bertan gertatzen ari dela, eta herritarren erantzun handi batek bakarrik aldaraz lezakeela egoera: "Irakeko gerraren garaiko mobilizazioen parekoekin soilik lortuko dugu agintariei presio egitea".