Itxi

Faktoria

Rallya Marokon

Xexili Foix: 'Bizitzan behin egiteko aukera baduzu, joan eta egin!'

Xexili Foix irratilariak urriaren 10etik 21era Marokon egin den "Hondarretako larrosen" elkartsaun rallyan aritu da. Autoan eraman dute materiala, eta behar dutenen artean banatu dute.

  • Marokoko desertuan emakumeen rally solidarioa

    Marokoko desertuan emakumeen rally solidarioa

    14:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Xexili Foix irratilariak Afrikan, Marokon elkartasun rally batean parte hartu du. Urriaren 10etik 21era auto batean sartu da Xexili Karyn lagunarekin batera, eta Marokon barrena ibili dira, soilik emakumeentzako elkartasun rally honetan. Beraiek autoan materiala eraman dute, eta Maroko jende behartsuari laguntzeko. “Hondarretako larrosen” rallyan parte hartu du Xexili Foix…

Xexili zoriontsu itzuli da bertako esperientziarekin, "esperientzia izugarria, aparta izan da, bizitzan behin bizitzeko aukera baduzu, joan eta egin!". Beste errealitate batzuk ikusteko aukera paregabea dela azaldu digu, "10 egunez beste mundo batean bizi izan gara".

Basamortuan gidatzea zaila den galdetuta, prestaketa kontua dela azaldu digu. Euren kasuan esan digu, formakuntza bat egin zutela teknikari batekin, eta haren aholkuak jarraitu dituztela egun hauetan.

143 bikoteek hartu dute parte "Hondarretako larrosen" rallyan, hasieratik argi zuten helburua: "ondo pasatzea, gozatzea, eta amaitzea", eta horixe bete dutela dio.