Faktoria
Naiara Zamarreño
'Guk bide hau egin badugu, gizarteak zergatik ez?'
Gorrotoa baztertu eta elkarbizitzaren aldeko urratsak defenditu ditu Manuel Zamarreño ETAk hil zuen Errenteriako PPko zinegotziaren alabak: 'Oso bide zaila da. Baina hau da bidea'.
-
Naiara Zamarreño. Argazkia: Euskadi Irratia
25:57 min
'Oso bide zaila da. Baina hau da bidea', esanez defendaitu du Naiara Zamarreñok, ETAk hil zuen Manuel Zamarreño Errenteriako PPko zinegotziaren alabak, elkarbizitzarako ematen ari diren pausuak. Joan den larunbatean, Memoriaren Egunean, Ainara Olaziregi, Sandra Carrasco, Maider Garcia eta Jaione San Sebastianekin batera egindako ekitadiaz aritu da eta biktimei eurei dakarkien lasaitasunaz. Indarkeria mota desberdinen biktima izanagatik, 'sufrimendua bera dela' azpimarratu du: 'Gu gai bagara elkarrekin esertzeko, hitz egiteko, barre egiteko eta momentu on bat pasatzeko? zergatik ez gizartea?', galdetu du.
Aitaz, hura bizi zeneko garaiaz, jazarpen aldiaz eta haren atentatuaz eta heriotzaz aritu da Naiara Zamarreño 'Faktoria'n. Atentatuak eta atentatuaren ondorengoek familian eragindako mina gogoratu du. 'Ama bakar-bakarrik utzi zuten, baita familiak ere' esan du. Depresioaren zuloan erori zen ama eta anaiak Madrilera joan ziren. 'Familia hautsi' hark nerabezaroan harrapatu zuen bera. 'Oso oso zaila izan zen'. Eta ez du nahi Luka eta Imanol, bere seme txikiek, hori bizi dezaten. 'Nik nahi dudana da', amaitu du, 'ni orain gai naizen bezala, beraiek ez beldurrik izatea aitonari gertatu zitzaiona beste edozeini kontatzeko. Nik sufritu dudan guztia. Ez bakarrik aitaren atentatua baizik eta horren ondoren sufritu dudan guztia. Ez dut hori errepikatzerik nahi'.