Faktoria
Felix Elortza
'Ameslaria izan behar du zientzialariak'
Proteomikan aditua da CICbioguneko ikerlaria. Giza genomaren deskodetzearen ostean, giza gorputza kartografiatzeko geratzen den lanaz, mugez eta aukerez aritu da
-
Maite Artola eta Felix Elortza. Argazkia: Euskadi Irratia
28:30 min
Giza jakinmina asezina da eta zientziaren geruzak ere mugagabeak. Horregaitik da infinitua ikerlariaren lana. Giza genomaren deskodetzeak zientziari eta gizateriari egin zion ekarpenaren ondoren, eremu ezezagunetara egiten du ikerketak, hiriak kartografiatu ondoren, plaza, errepide, kale eta giza gorputzean lanean ari diren proletarioen funtzioa zein den jakin nahirik. Langile horiek dira proteinak, eta haiek ikertzen aritzen da Felix Elortza, CIC Biogunen.
'Faktoria'n izandako elkarrizketan pasioz mintzatu da proteomikaz eta haien funtzioaz. Zientziaren egitekoaz ere bai. Gogorarazi du nola esan zuen Nixonek, Kennedyk gizakia ilargira bidali zuen bezala, bere agintaldian minbizia amaitaraziko zuela. 'Ez zuen asmatu baina gerturatu gara horra'. Jakinminak bultzatuta, etsi gabe, pasioz eta ametsez beterik. Hala egin behar du zientzialariak aurrera, bere bidean, 'sortuz eta sortuz'.
Beste egiteko bat ere jarri dio Felix Elortzak zientzialari berriari: jakintza eta egia zientifikoa dibulgatzea. Sasi-maisutzatik egiten diren baieztapen iruzurtiei aurre egiteko modu bakarra zientzia kultura dela adierazi du, eta horretan, gizarteak baduela zer ikasia eta zientzia munduak zer emana.