Faktoria
Marchena
Aner Uriarte: 'Lurrikara eragingo du honek botere judizialean'
Aner Uriarte Bilboko epaile dekanoaren arabera, Manuel Marchenak izendapenari uko egiteak oraingo eta aurreko Justizia ministroei eragiten die zuzen-zuzenean
-
Aner Uriarte. Argazkia: EiTB
2:25 min
Aner Uriarte Bilboko epaile dekanoak berri ontzat jo du 'Faktoria'n, Manuel Marchenak Auzitegi Goreneko eta CGPJko presidente izateko izendapenari uko egin izana. Inoiz aurrez gertatu gabeko erabakia dela gogorarazi du eta 'lurrikara eragingo duela botere judizialean'. Uriarteren arabera, Dolores Delgado oraingo Justizia ministroari ez ezik Rafael Catalá PPko agintaldiko Justizia ministroari ere eragiten dio zuzen-zuzenean.