Itxi

Faktoria

Eneko Goia

'Susmoa dut ez ote diren aitzakia jartzen ari, kuartela lekuz ez aldatzeko'

Eneko Goia, Donostiako alkatearen arabera, Chillida-leku museoa martxoan irekitzeko asmoarekin lanean ari da Chillida familia.

  • 24:52 min
imagen player
imagen player
imagen player

Madrilen, defentsa ministroari Loiolako armadaren egoitza lekuz aldatzeko entzun dizkion baldintzak ez zaizkio batera gustatu Eneko Goiari. Donostiako alkateak 'Faktoria'n esan du, ez duela "ulertzen zertarako behar den gaur egun kuartelaren tamaina bera duen beste azpiegitura bat, hirian". Horren zalantzak sortu dizkiola aitortu du Euskadi Irratian, "benetan ez ote den ministerioa aitzakia hori jartzen ari, kuartela mugitu nahi ez dutela ez esateko".

Inguru horretan, etxebizitza garapen bat egin nahiko luke Donostiako udalak. Urumea ibaiaren alboan, Martutene auzoan, egiten ari direnaren antzekoa. Atal honetan, Martuteneko espetxearen etorkizunaz "nahi baino albiste gutxiago" duela esan du Goiak eta nabarmendu du, "nekatuta gaude. Espainiako gobernutik hirugarren proiektua lantzen ari direlako" eta bitartean, esparru horretarako egitasmo jakinik ez dagoelako.

Kultur esparruari dagokionez, Chillida leku museoaren etorkizunaz galdetuta, Goiak jakinarazi du Chillida familia "martxoan museoa irekitzea pentsatzen ari dela". Oso berri ona litzake udalarentzat, berez Hernanin badago ere, Donostiari zuzenean eragingo liokeelako.

Legealdi amaierara iritsita, berriz ere Donostiako alkategai izatearekin "ilusioa duela" dio. "Agintaldi hau ideiak martxan jartzeko zen. Uste dut orian martxa harutta, ez dagoela gelditzerik". Ez du aurreratu nahi izan ordea, alderdi sozialistekin koalizioa berrituko ote duen: "herritarrek hitzegin arte horrelako batuketetan sartzea ez zait gustatzen. Ez dakit hiritarrek zer esango duten baina, nik uste dut lehentasuna egonkortasuna bermatzea dela."