Itxi

Faktoria

Etxerat

'Espainiako gobernuak orain arte egin dituenak leku-aldaketa hutsak dira'

Urtzi Errazkin Etxerateko bozeramailea eta Txema Matanzas abokatua aritu zaizkigu presoen egoeraz.

  • 19:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Etxerat elkartearen arabera, Espainiako gobernuak ez du euskal presoen sakabanaketarekiko jarrera aldatu. Gaur egun, "262 presoetatik 4 baino ez daude Euskal Herriko espetxeetan", Urtzi Erraztin Etxerateko bozeramaileak 'Faktoria'n esan duenez, eta gaineratu du "ehuneko 9 baino ez direla etxetik 40 kilometro baino gutxiagotara daudenak". Pedro Sanchezen agintaldian ez dute hortaz, aldaketarik ikusi, ez Errazkinek ezta Txema Matanzas abokatuak ere. Errazkinen hitzetan, "Zaballako espetxean lekua badagoela" gogoratu du Errazkinek, sakabanatuta dauden presoak hartzeko.

Frantziako gobernuak egin dituen azken mugimenduen inguruan, argitaratu diren azken albisteek diote, Macronen admiinstrazioak ez dituela ETAko zuzendaritzan egon diren presoak hurbilduko. Txema Matanzas abokatuak, preso horien 'estigmatizazioa' salatu du: 'ezin dira estigmatizatu, eskubideak preso guztienak dira'.