Faktoria
Euskara jendea
Izaskun Arrueren urratsen atzetik ibili da Miel Anjel Elustondo
Arabako aurreneko andereño gisa pasa da historiara Izaskun Arrue. Hark emandako urratsetatik abiatuta, "zenbait formulazioren erantzunak" biltzen saiatu da kazetari eta idazle azpeitiarra.
-
Miel Anjel Elustondo
17:02 min
Izaskun Arrue da liburu honen protagonista nagusia, baina Miel Anjel Elustondok 'Faktoria'n argitu du ez dela biografia bat; "hark esandakoetatik tiraka, zenbait kezka edo galderen erantzunak" dira. Duela bi urte hil zen Izaskun Arrue: jaiotzez Arribekoa, ezkondutakoan joan zen Gasteizera, eta han hasi zen neska-mutikoei euskaraz irakasten. Han garatu zuen Arabako aurreneko andereñoak bere lana.
Miel Anjel Elustondok sarri hitz egin izan zuen Arrue zenarekin. Hala kontatzen zion: "berak ez zuela meriturik izan; meritua beren seme-alabak euskaraz eskolatu nahi zituzten gurasoena zela". Olabide Ikastolak 50 urte bete zituelarik, guraso haiek identifikatu zituen Elustondok eta haien hariari tiraka osatu du liburua.