Faktoria
SAN ANTON ZOZKETA
Kuttuna dute gasteiztarrek San Anton eguneko zozketa historikoa
1781. urtetik egiten den zozketa da. Miserikordi etxearentzat dirua biltzeko hasi ziren, baina gaur egun usadioari eusteko egiten dute. Udaletxeko Batzar Aretoan 18:00etan da hitzordua.
-
9:03 min
89 urteko Esperanza eta Fernando izango dira aurten San Anton eguneko zozketan zenbakiak aterako dituztenak, San Prudentzio egoitzako egoiliarrak. Eta zenbakiak esaten dituena, Aitor Okariz, egoitzako langilea. 'Faktoria'n kontatu digu bera izan zela zenbakiak euskaraz esaten hasi zena eta harro dagoela horregatik. Esan digu gaur egun biltzen den dirua ez dela esanguratsua, baina garai batean umezurtz-etxearentzat diru iturri oso garrantzitsua zela San Anton eguneko zozketa.
Garai batean zerria izaten zen saria, baina gaur egun ohitura hori aldatuta dago. 10 sari izaten dira: txerriki iberiarrak, bidaiak, teknologia gailuak, kultura bonoak....
200 urtetik gorako historia duen zozketa da eta gaztetxoen artean zozketarekiko ohitura hau sustatzeko, San Anton Txiki zozketa ere egiten dute, txokolatezko zerriak egiten dituzte zotz.
30.000 txartel inguru saltzen dira San Anton eguneko zozketarako Gasteizko hainbat lekutan. Adibidez, Plaza Berriko La Union tabernan. Bertatik Ane Arronizek kontatu digu 7.000 txartel saldu dituztela eta estimazio handia duela Gasteiztarren artean.
Zorte on, txartela erosi duzuen guztioi!!!