Faktoria
Laura Garrido
'Alderdi Popularrak zentzuz eta arduraz jokatu du Andaluzian'
Herritarrek aldaketa eskatu zuten, Alderdi Popularreko legebiltzarkidearen iritziz, eta aldaketa hori errealitate egiteko akordio zabala lortzeko gai izan da PP.
-
13:43 min
Laura Garrido PPren legebiltzarkideak 'Faktoria'n esan digunez, Andaluzian gobernura iristeko VOXekin bere alderdiak sinatu duen akordioan ez diete euren printzipioei uko egin. Hori erakusten du, bere esanetan, sinatu den itunak ez jasotzeak VOXek hasieran egin zituen eskari maximalistak.
Garridok ez du uste Pablo Casadoren presidentziapean Alderdi Popularrak eskuinerako mugimendurik egin duenik, alderdi aberatsa dela defendatu du, sentsibilitate desberdinetako jendea biltzen duena. Gaurtik igandera Madrilen PPk egingo duen konbentzioa garrantzitsua izango dela nabarmendu du.
Itunpeko hezkuntzako lan gatazkari erantzuteko, bestalde, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio ahalegin handiagoa egiteko, Hezkuntza sailak iragarritako % 2,25 soldata igoera ez baitzaio nahikoa iruditzen. Salatu du itunpeko ikastetxeek euskal ikasleen erdiei heziketa emanda, Jaurlaritzak soilik bideratzen diela hezkuntzako diruaren % 34. PPk ahalegin handiagoa eskatuko dio puntu horretan gobernuari, Legebiltzarrean soldata eguneratze lege proiektua babestea nahi badu.