Itxi

Faktoria

Astelehenean

Cohousing, bizilekua konpartitzeko eredua, 'Faktoria'n

Nafarroako Etxeonak eta Gipuzkoako Elkarbidean ereduak ezagutuko ditugu. Magazinean, 'Harria' erakusketa, 'Tintin'en 90 urteak, sukaldaritzan basa-landareak eta Algara Klown izang ditugu.

  •  Cohousing

    Cohousing

Zahartzaroa bizitzeko eredu autonomo eta autogestionatua da cohousing-a. Bada hamarkada bat Euskal Herrian eredu hori jarraitu nahi dioten taldeak sortu direla baina, oraindik ez da ezer gauzatu. 'Faktoria'n bi eredu ezagutuko ditugu: Nafarroako Etxeonak eta Gipuzkoako Elkarbidean. Donostiako estudiotara hurbildu zaizkigu Isabel Fernandez proiektuko bultatzaileetako bat eta egitasmoan parte hartzen ari den Mikel Valero arkitektoa.

Magazinean, bestalde, harri-jasotzaileen argazkiekin osatutako 'Harria' erakusketaz hitz egingo digu Joseba Ostolaza harri-jasotzaileak. Egoitz Zabalarekin “kartzela eta osasun mentala” gaia landuko dugu eta Tintin komikiak 90 urte bete dituela eta Adur Larrea marrazkilariarekin eta Igor Leturia komiki adituarekin dugu hitzordua. Eta Mikel Rotaetxek kontatuko digu Belgikan urteurrena nola ari diren ospatzen. Bestalde, sukaldaritzan basa-landareak erabiltzen hasita daude Goiabe Sukaldekoak. Ezkurra adibidez. Asier Bastarrikak kontatuko digu zer nolako esperimentuak ari diren egiten. Azkenik, ospitaleetan haurrak alaitzen ibiltzen diren Algara Klown taldeko Saioa Aizpurua eta Irantzu Mantso ere etorriko zaizkigu

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.