Itxi

Faktoria

Cohousing

Cohousinga, zahar-egoitzen alternatiba

Eredu autonomo eta autogestionatua bultzatzen ari diren proiektu asko dago Euskal Herrian, oraindik bat ere gauzatu ez den arren. Nafarroako 'Etxekonak' eta Gipuzkoako 'Elkarbidean' ezagutu ditugu

  • Elkarbideaneko Isabel Fernandez eta Hiritik At!eko Mikel Valero

    24:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Cohousing eredu honetan, lotarako eta bizitzeko norbere lekua du persona bakoitzak, baina gune eta zerbitzu amankomunak, partekatuak, konpartituak dituzte. Elkarbizitza sustatu egiten da, eta komunitatean antolatzen dira zerbitzuak eta ekintzak. Eredu autogestionatua da, gainera: Talde bat elkartzen da, elkartea sortzen dute eta eurek erabakitzen dute nola garatu nahi duten proiektua, zein eraikuntza behar duten, eta eraikuntza horretan nola bizi nahi duten. Euskal Herrian bada hamarkada bat han eta hemen eredu horri jarraitu nahi dioten taldeak sortzen hasi zirela. Baina, horrelako eredurik ez da oraindik gauzatu.

Une honetan badira lau bat proiektu Nafarroan. 'Etxekide' elkarteak biltzen ditu 40 bat lagun eta hortik gora badira 'Etxekonak' proiektuan eraikin berri bat jaso nahian dabiltzanak. Azken horretan, une honetan, badute eskaintza bat Beriainen, Iruñetik 10 kilometrora. Bertan badute orube bat baliatzeko aukera, baina Iruñeako Udalak, beste eremu baten erabilera uzteko aukera ere atera liteke aurrera. Bizpahiru urtera, eraikin berri horretan bizitzen egotea nahiko lukete, Markos Garijo elkarteko lehendakariordeak kontatu digunez.

Bizkaian, 'Egunsentia' elkartea ari da horretan, baina askoz motelago. Traba administratiboek eraginda etsi egin dute taldekide askok, beste batzuk Cantabriarako proiektu batetara joanak dira, eta lagun gutxi batzuk eusten diote asmoari.

Asmoa amets bihurtu nahian ari dira, berriz, Gipuzkoako 'Elkarbidean'ekoak. Duela bi urte hasi ziren Madrilgo 'Trabensol' eredua Donostiara ekarri nahian eta Gipuzkoako Diputazioak emandako dirulaguntza baliatuta ari dira orain, 'Hiritik at!' kooperatibak lagunduta, proiekturako bazkide inplikatuak bilatzen. 'Elkarbidean'eko Isabel Fernandez eta 'Hiritik at!' kooperatibako Mikel Valerok eman dizkigute xehetasunak.