Itxi

Faktoria

Basalandareak

'Gure elikaduraren herena basalandarez osatu beharko genuke'

Asier Bastarrika Goiabe Sukalde enpresakoak kontatu digu basalandare gehienak jan litezkeela. Ezkurrez eta zekalez egindako gailetekin ari dira orain probak egiten

  • Manu Etxezortu eta Asier Bastarrika

    26:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Ezkurra basotik ahora' izeneko ekimena antolatu dute gizakion elikaduran ezkurrari balioa emateko. Cesar Lema biologoa gonbidatu dute. Berak idatzita duen Manual de cocina bellotera para la era post-petrolera liburuan 113 basalandare aztertu ditu eta esaten du, hiru bakarrik direla kaltegarriak.

Aspaldi hasi ziren osinezko enpanadillak egiten Goiabe Sukalde enpresan eta, Asier Bastarrikak 'Faktoria'n esan digunez,  orain beste basalandare batzuekin ari dira probak egiten. Ezkurrez eta zekalez gailetak ari dira egiten eta basalandareekin, hain purian dauden zuku berdeak egiten ere hasita daude. Entsaladetan ere erabiltzen dituzte basoan bildutako landareak. Amarantoa adibidez ugari dago gure basoetan, eta proteina iturri oso aberatsa da.