Itxi

Faktoria

Garbiketa greba

'Neurriak hartu behar dira epaitegian modu osasungarrian lan egiten jarrai dezagun'

Ricardo Bandres Donostiako epaile dekanoak epaitegietan egiten ari den greba eraginez hitz egin digu.

  • Donostiako Auzitegiko garbitzaileen huelgaren eragina

    Donostiako Auzitegiko garbitzaileen grebaren eragina

    7:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

4 hilabete pasa daramatzate greban epaitegi eta polizia-etxeetako garbiketa zerbitzuko langileek. Donostiako Atotxako Auzitegian egoera jasanezina izatera iritsi zaie langileei: aurpegi-maskara jantzita lanean ari dira batzu eta lan-baja hartzera iritsi denik bada.

Auzitegiko 3. solairuan pilatu da batez ere zaborra: 40 bat hondakin poltsa izkinean, kafe edanontzi eta paper zatiak eskileretan eta komunean zikin usaiarekin lanean ari dira. Ricardo Bandres Donostiako epaile dekanoak, huelga eskubidean sartu gabe, neurriak hartzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Auzitegietan lanean ari diren langileen testigantza bildu dugu 'Faktoria'n.

ATOTXA EPAITEGIA GARBITZAILEEN GREBA FAKTORIA EUSKADI IRRATIAATOTXA EPAITEGIA GARBITZAILEEN GREBA FAKTORIA EUSKADI IRRATIAatotxa epaitegia garbitzaileen greba faktoria euskadi irratia