Bi dira langileek Hezkuntza Sailari zuzentzen dizkioten aldarrikapen nagusiak: egiten ez diren ordezkapenak betetzea eta behin-behinekotasunari aurre egingo dioten kontsolidazio-prozesu bermatzaileak martxan jartzea.
ELA, CCOO, LAB, USO, ESK eta CGT sindikatuek deituta, Arabako metalaren sektoreko ia 25.000 langileek greba eguna dute gaur, hitzarmen bat eskatzeko. Gainera, beste bi greba egun daude aurreikusita maiatzaren 24an eta 26an.
Euskadiko osasun sindikatuek erietxe eta buruko osasun ataletarako greba deitu dute, langileen behin-behinekotasuna murriztu dadin. % 58koa da gaur egun, gehienez % 8ra gutxitzea eskatzen dute sindikatuek.
Beste greba egun batean, manifestazioa egin dute gaur Iruñean. Negoziazioetan parte hartzeko eta sektoreko lehen hitzarmena finantzatzeko eskatu diote sindikatuek Nafarroako Gobernuari.
Bizkaiko lokaletako eta bulegoetako garbitzaileek manifestazioa egin dute Bilboko erdigunean. Hileko soldata 1.200 eurora igotzea eta bide-garbiketan ibiltzen diren langileekin duten soldata-arrakalarekin amaitzea eskatzen dute.
Negoziazioari berrekiteko 5 baldintza jarri dituzte. Besteak beste, lan berdinagatik guztiek soldata berdina jasotzea, eta Gipuzkoako metaleko lan hitzarmena osorik betetzea. Erakundeek enpresa diruz laguntzen dutela eta, euren eskuhartzea ere eskatu dute.
ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek elkarretaratzeak deitu dituzte gaurko EAEko ospitaleen aurrean. Helburua Osasun Sailak bere aldarrikapenei erantzuteko orduan duen "erabateko immobilismoa" salatzea da.
Euren soldatak Galdakao-Usansoloko eta Gasteizko zentroetako langileen soldatekin parekatzea eta % 4ko osagarria eskatzen dute greban dauden langileek.
Auzitegi Gorenak otsailean berretsi zuen Euskadiko justiziaren sententzia, kaleratzeak baliogabeak zirela. Beraz, gaur Sestaon eta Barakaldon 20 langilek lanpostuak berreskuratu dituzte. Modu mailakatuan itzuliko dira langile guztiak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren epaiak deuseztzat jotzen du hitzarmenaren hobekuntza eskatzeko duela mila egun baino gehiagotik greban dauden 14 langileren lekualdaketa.
Zamudioko Novaltia kooperatibako langileek 2 urte eta 5 hilabete egin dituzte greban, 2019ko uztailean ekin ziotenetik. Hala, 1.000 egun bete dituzte geldialdian, larunbat honetan. 950 euroko soldatak eta lan baldintza hobeak aldarrikatzen dituzte.
ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta Satse sindikatuek deituta manifestazioak egingo dituzte 12:00etan Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Gutxieneko zerbitzuak larunbatetakoak izango dira.
Greban dauden Osakidetzako garbiketa-zerbitzuko azpikontratatutako langileek beren lan-baldintzak hobetzea eta Euskal Osasun Zerbitzuko gainerako langileekin homologatzea eskatzen dute, eta negoziazio-mahaia blokeatuta dutela salatzen dute. Hiru greba egun deitu dituzte sindikatuek.
Bilboko Portuak ohiko jarduera berreskuratuko du 22 egun eta erdiko geldialdiaren ondoren, Bilboko portuan edukiontzietan aritzen diren enpresek eta autonomoek akordioa lortu baitute.
Sindikatuek salatu dutenez, hitzarmen berri baten negoziazioak "lau urte daramatza inolako aurrerapenik gabe", eta egoera hori SEA Arabako patronalaren "immobilismoari" egotzi diote.
Euren zerbitzuak kontratatzen dituzten enpresekiko negoziazioak astelehen honetan berrabiatuko dituzte. Hiru euskal garraiolarien sindikatuak grebari amaiera eman zion martxoaren 30ean.
Erasorik larriena asteazkenean izan zen, gidari batek aurpegian harrikada jaso zuenean. Zauri larriak eragin zizkion kolpeak, eta ospitaleratuta dago orain, zenbait ebakuntzaren zain.
700 bat garraiolarik greban jarraitzen dute. Langileen ordezkariak Santurtziko portuan aritzen diren enpresa guztiekin bildu dira ostegun honetan, baina oraingoz ez dute tarifak eguneratzeko adostasunik lortu.
Garraiolariek, hala ere, euren aldarrikapenekin jarraitzen dute. Bilboko Portuan lan egiten duten garraiolari autonomoek, ordea, greban jarraitzen dute.
Hiruk garraiolarien greba bertan behera utzi ondoren, sindikatuko ordezkariak adierazi du adi jarraituko dutela eta behar bada mobilizazio gehiago deituko dituztela. Halaber, lan gatazkak gizartean izan duen oihartzuna eta garraiolarien arteko batasuna nabarmendu ditu.
Hiru-lau orduko lanuztea deitu dute EAEko ikastetxe publiko guztietan eta Haurreskolak Partzuegoan egun horretarako. Lanuzteaz gain, elkarretaratzeak egingo dute egun berean, "Ez saldu Euskal Eskola Publikoa" lelopean.
Gipuzkoako ahaldun nagusiaren hitzetan, onartu berri dituzten neurriok momentu puntual baterako balio dute, baina gerrak aurrera jarraituz gero, neurri sakonagoak hartu beharko direla.
Grebalariek eta enpresek negoziazioa zabalik dute, gatazkari konponbide bat emateko saiakeran, baina jarrerak "nahiko urrun" daude eta ez da berehalako irtenbiderik espero.
16 egun igaro dira garraiolariak lanuzteekin hasi zirenetik, eta batzuk lanera bueltatu badira ere, askok geldirik jarraitzen dute industrian zailtasunak eraginez. Gaur ere protestak eta piketeak izan dira.
Zerbitzu horien % 90 pribatizatuta daudela eta langileen behin-behinekotasuna % 70ekoa delako kexu dira sindikatuak. Egoera salatzeko, 3 eguneko protestak deitu dituzte. Bihar Donostian izango dira eta etzi, Legebiltzarrera joko dute.
Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak gogor kritikatu du Espainiako Gobernua, "dekretuz eta bakarka" agintzeagatik. Krisiari aurre egiteko zergak jaistearen aukeraz, kontra azaldu da EAJko buruzagia eta "sektore batzuei zuzendutako neurri zehatzak" defendatu ditu.
ELA sindikatuak hiru greba egun deitu ditu ostegunera bitartean. Sindikatuaren arabera, Eusko Jaurlaritzak sektoreko 700 langileen eskaerei "entzungor egiten eta bizkarra ematen jarraitzen du".